Abadiñoko partida azkarren torneoak 30. aldia bete zuen atzo, Traña-Matienako Pino plazan. 18 taldeetatik onena etxekoa izan zen, Abadiño A, 66 punturekin. Lasarte (50,5 puntu) eta Bilboko Conteneo (50,5) geratu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Elorrioko Zaldi Baltzak laugarren amaitu zuen 48,5 punturekin.
(Argazkiak: Abadiño Xake Taldea)