Abadiñoko xake torneoak 30. aldia beteko du domekan

J.D.

Txapelketa Pino plazan jokatuko da.

Abadiño Xake Taldeak xake torneoa antolatuko du domeka honetarako. Aurten 30. aldia beteko du eta zortzigarren urtez Iker Garitaonandiaren oroimenezkoa izango da. Antolatzaileek adierazi dutenez, ekimenak Euskadiko eta Kantabriako 75 bat xakelari batuko ditu. Torneoa Traña-Matienako Pino plazan jokatuko da, aurreko aldietan egin den moduan. Torneoak goiz osoa iraungo du. Lehenengo partidak 10:00etan hasiko dira, eta azkenak 13:30 inguruan. 

Partida azkarreko torneoa izango da. Partida azkarrak denbora-tarte laburreko partidak dira, antolatzaileek zehaztu dutenez. Jokalari bakoitzak denbora gutxi izaten du mugimenduak egiteko, eta horrek erritmo biziagoa ematen dio jokoari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!