Auzolanean. Horrelaxe egin dute Traña-Matienako eskolako mendeurreneko bideoklipa. Hainbat ikasle ohigaz osaturiko Baske Street Boys taldeak egin du abestia, grabaketa lanetan eskola komunitateko kideak ibili dira, gurasoak, irakasleak eta bideoklipean eskolako umeek parte hartu dute. Mendeurreneko murala, berriz, Javier Villar ikasle ohiak margotu du.