TRAÑA-MATIENAKO ESKOLAREN MENDEURRENA

Muralean gordetako gomuta

Joseba Derteano 2026ko ekainaren 5a

Patioko mural berriak ezin hobeto islatzen du eskolaren izaera. Izan ere, Traña-Matienako herri eskola ez dute eraikinek definitu, bertatik igaro diren pertsonek utzitako arrastoak baino. Ildo horretatik, muraleko kolore biziek mendeurreneko ospakizunetik harago doan mezua ere iradokitzen dute: eskolako ikasle izandako Yanire Granero gogoratzen dute. 

Granerori minbizia diagnostikatu zioten 24 urtegaz. Orduan, Granerok 'Memiimo' marka sortu zuen eta turbanteak eta zapiak diseinatzen hasi zen. Auzoan pertsona maitatua zen eta bere disenuak oraindino ere ikusten dira kalean. Eskolako kide ohiaren sormenak eta nortasunak arrastoa utzi zuten auzoan. Horregaitik, mendeurreneko muralak ere bere lekua egin gura izan dio. Javier Villar —muralaren egilea eta Graneroren lehengusua— Graneroren diseinuetako estetikan eta koloreetan oinarritu da murala egiteko. Gainera, eskolako umeen laguntza izan du murala margotzeko. Villarren diseinuaren gainean margotu dute ikasle gazteek. Ekainean hiru urte beteko dira gaixotasunaren ondorioz Granero hil zela. Aurrerantzean, eskolako muralak ere gordeko du Graneroren gomuta. Villarrek aurretik ere kolaboratu du eskolagaz. Eskolarako beste mural bi egindakoa da iraganean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!