Iraia Petitek irabazi du 'Zenbat ezagutzen duzu Abadiño?' lehiaketa

Anboto 2026ko maiatzaren 29a

Durangaldeko historia, kultura eta herriak ezagutzea helburu duen galdera-erantzunen jolasa martxan jarri zuen maiatzean ANBOTOk. Herritarren artean, modu dibertigarri eta parte hartzailean Durangaldeko historia, bitxikeria eta ohiturak zabaltzeko. Lehenengo lehiaketa Abadiñoren ingurukoa izan da, eta irabazlea Iraia Petite izan da. Petitek Abarketeruenan otordu bat irabazi du. 

Ekainean hurrengo lehiaketa jarriko da martxan, 'Zenbat ezagutzen duzu Atxondo?'.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!