Zenbat ezagutzen duzu Durangaldea?

Anboto 2026ko maiatzaren 6a

SARRERA
“Zenbat ezagutzen duzu Durangaldea?” Durangaldeko historia, kultura eta herriak ezagutzea helburu duen galdera-erantzunen jolasa da. ANBOTOk bultzatutako lehiaketa da eta hilero eskualdeko herri bat izango du ardatz.

Herritarren artean Durangaldeagazko ezagutza eta lotura sustatzea da helburua, modu dibertigarri eta parte hartzailean.

ZER DA “ZENBAT EZAGUTZEN DUZU DURANGALDEA?”
Internet bidezko galdera-erantzunen lehiaketa bat da. Hilero Durangaldeko herri bati buruzko 8-10 galderari erantzun beharko zaie. Galderak honako gai hauen ingurukoak izango dira:

  • Historia 
  • Bitxikeriak 
  • Pertsona ezagunak 
  • Kirola 
  • Kultura eta ohiturak 

Galdera bakoitzak hiru erantzun izango ditu eta bakarra izango da zuzena.

LEHIAKETAREN FUNTZIONAMENDUA

  • Lehiaketa hilero egingo da 
  • Hile bakoitzean herri bat landuko da 
  • Parte hartzaileek inprimaki baten bitartez erantzungo die galderei 
  • Parte hartzaile bakoitzak hilean behin parte hartu ahal izango du (herriko galdetegia osatuta) 

SARIAK
Hile bakoitzaren amaieran:

👉 Galderarik gehien asmatu dutenen artean
👉 zozketa bidez banatuko da saria

SARIA:
Durangaldeko jatetxe batean bazkari edo afari bat (2 lagunentzat)

Oharra: Puntuazioan berdinketa egonez gero, irabazlea zozketa bidez erabakiko da.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • 18 urtetik gorakoek parte hartu dezakete 
  • Parte hartzeko, inprimakia bete beharko da, datu hauek sartuta: 
    • Izena 
    • Abizenak 
    • Posta elektronikoa 
    • Telefonoa 
    • ANBOTOgaz lotura: 
      • Anbotokide 
      • Harpideduna 
      • Ez bata ez bestea 

IZEN EMATEA ETA PARTE-HARTZEA
Lehiaketan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da inprimakia betetzea.

Inprimakia betetzean, parte hartzailea automatikoki sartuko da hile horretako lehiaketan.

DATUEN BABESA
Datu Pertsonalak Babesteko araudia betez, parte hartzaileek emandako datuak ANBOTO Komunikazio Taldearen tratamendu-sistemetan gordeko dira, lehiaketa kudeatzeko eta, hala badagokio, informazio komertziala bidaltzeko.

Irabazlearen izena publiko egin ahal izango da ANBOTOren euskarrietan (webgunea, sare sozialak edo papera).

OINARRIEN ONARPENA
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!