Gaur, Ferialekuan egin dituzte ospakizunak, artisautza azokagaz hasita. Luze barik ailegatu da bertsolarien txanda: Sustrai Colinak, Oihana Bartrak eta Txaber Altubek tabernarik taberna gidatu dituzte jaizaleak, bertso-kopla artean. Eguerdia igarota herri bazkaria egin dute Ferialekuko karpan. 513 bazkaltiar batu dira. Denak paella janean. Hori bai, hiru izan dituzte aukeran: paella beltza (txipiroi tintaz kozinatuta), itsaskiduna eta beganoa.
Arratsaldean DJ Bull entzutetsua kalerik kale hasi da musikariekin bazterrak girotzen. Gaua izen handiko kontzertuekin amaituko dute, Merina Gris, Los Zopilotes Txirriaos eta Lukiek taldeen emanaldiagaz.