[EGITARAUA]: Garratz, Skabidean, Merina Gris eta Zopilotes Txirriaos, besteak beste, San Trokaz jaietan

M.Z. 2026ko apirilaren 29a

Maiatzaren 12tik maiatzaren 24ra San Trokaz jaiak ospatuko dituzte Zelaietan. 

Maiatzak 12 (Santo Domingo)

  • 19:00 GERBASen kalejira txistulariekin, eta dantzarien ekitaldia San Trokaz plazan (azken entsegua).

 

Maiatzak 15 (San Trokaz)

  • 13:00 Talde Batuak dantza taldearen eta Txanbolin txistu taldearen ekitaldia San Trokaz plazan.
  • 18:00 Familientzako kontzertua Txanporta plazan: Txiki rock.
  • 22:00 Erromeria Txanporta plazan: Laprast

Maiatzak 16 (Gazte Eguna)

  • 8:30 Ganbarru Txirrindulari Elkartearen txangoa. Informazio gehiago: www.ganbarru.eus
  • 12:00 Gerbas kantuz.
  • 14:30 Gazte Eguneko bazkari herrikoia Ferialekuan.
  • 18:00 Euskal Herritik Mundura: Euskal pilota Selekzioaren prestakuntza-txapelketa.
  • 19:00 Kalejira Sakatu txarangarekin.
  • 22:00 Kontzertua Txanporta plazan: Garratz, Skabidean, 48280

Maiatzak 17

  • 17:30 Kale antzerkia Ferialekuan: Kale gorrian (Barsanti antzerki taldea).

Maiatzak 22

  • 17:00 Zirko tailerra Txanporta plazan.
  • 18:00 Zumba Txanporta plazan
  • 18:30 Añeketan taldeak antolatutako martxa herrikoia. Urteera Txanporta plazan.
  • 20:30 Antzerkia probalekuan: Nor naizen baneki (Axut!-ArteDrama). Gonbiteak eskuragarri Udal Mediatekan eta Errota Kultur Etxean maiatzaren 11tik aurrera (gehienez 4 sarrera pertsonako)

Maiatzak 23

  • 11:00 Artisautza azoka Ferialekuan. Euria bada, San Trokaz plazan.
  • 11:00-14:00 Puzgarriak Ferialekuan.  Euria bada, frontoian.
  • 12:30 Bertso poteoa: Txaber Altube, Sustrai Colina eta Oihana Bartra.
  • 14:30 Paella erraldoia Ferialekuan. Antolatzaileak: herriko taldeak.
  • 16:30-19:30 Puzgarriak Ferialekuan. Euria bada, frontoian.
  • 18:00 Kalejira Dj Bullekin.
  • 21:30 Kontzertua Txanporta plazan: Merina Gris, Zopilotes Txirriaos eta Lukiek

Maiatzak 24

  • 11:30 Umeendako jolasak Ferialeku plazan: Bizijolas. Euria bada, frontoian.
  • 18:00 Kalejira eta dantzaldia Talde Batuak taldeko umeekin eta Txanbolin taldeko txistulariekin, Txanporta plazan
  • 19:00 Txokolatada Txanporta plazan
  • 20:00 GERBASi agur eta jaien amaiera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!