Zapatua egun handia izango da herriko gazteentzat, X. Gazte Eguna ospatuko dute eta. 12:30ean Iluntze dantza taldearen kalejira eta ekitaldia egongo dira Traña plazan. 14:30ean Gazte Eguneko bazkaria egingo dute, eta ondoren kuadrillen arteko jolasak egingo dituzte, Gazte Asanbladak antolatuta. Arratsaldean, 18:30ean hasita, Sakatu elektrotxarangak herriko kaleak girotuko ditu, eta eguna borobiltzeko, 22:00etan, Maruxak, Dj Kuku eta Dj Inshore egongo dira txosnagunean.
Domekan emango diete amaiera jaiei, maiatzak 10, 20:00etan Donien Atxa botata. Lehenago, baina, zenbait ekitaldi egongo da egun osoan; besteak beste, herri kirolak, txistularien kalejira, nagusien bazkaria eta M´Lomp taldearen kalejira.