Eta karakolak bakarrik ez. Behin ospakizunak egiten hasita, tripakiak eta perretxikoak jateko ere aprobetxatu dute hitzordua. Izan ere, Zubero arduratu da perretxikoak prestatzeaz, eta Miguel Angel Oregi 'Kali' karakolak eta tripakiak kozinatzeaz. Ostalari ohiak maitasun handiz prestatu ditu sanprudentzioetako jaki tipikoak. Behar beste tomate saltsarekin. Lapikokada ederra inondik ere. Eta gozo-gozoa, argazkian antzeman daitekeenez ezin zaporetsuago egon baitira karakolak. Plater bakarra gelditu zaie soberan.