Sidenor Basauri eskubaloi taldeak Euskal Ligarako txartela lortu du Abadiñon jokatutako finalean

Anboto 2026ko apirilaren 20a

Sidenor Basauri taldea Traña-Matienako kiroldegian.

Zapatuan 34-29 menderatu zuen Saieko Donostia taldea. 

Traña-Matienako kiroldegiak Bizkaiko eta Gipuzkoako ligetako bi eskubaloi talderik onenen arteko partidua hartu zuen zapatuan: Sidenor Basauri Saieko Donostiaren aurka. Euskal Ligarako txartel bat zegoen jokoan. Sidenor Basauri taldeak irabazi zuen: 34-29. Ondorioz, Bizkaiko liga gorenetik Euskal Ligarako igoera lortu zuten bizkaitarrek. Gipuzkoarrek igotzeko beste aukera bat izango dute Bizkaiko ligan bigarren tokian geratu denaren aurka.

 Saieko Donostia taldea Traña-Matienako kiroldegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!