Final bat denez, Euskadiko federazioak kantxa neutral bat behar zuen norgehiagoka hartzeko, eta Abadiño aukeratu du.
Bi talderik onenak
Sidenor Basaurik Bizkaiko ligako ia partidu guztiak irabazi ditu: 19 garaipen eta porrot bat. Maila horretan ordezkari bat izan du Durangaldeak ere: Durangoko Ibaizabal. Durangarrek bederatzigarren tokian amaitu dute. Gipuzkoan, Donostiako Saieko eta Egia taldeek lehia estu-estua izan dute. Puntuetan berdinduta amaitu dute liga, baina Saieko aurretik.