CAF taldeko filial hau Euskotreneko EMUen, Gasteizko tranbiaren eta Metro Bilbaoko berme zerbitzu desberdinen mantentze lanez arduratzen da. Orduz geroztik, CAF taldeko beste zentro batzuekiko arlo laboral, sozial, organizatibo eta ekonomikoan jasatzen ari diren "diskriminazio egoera" salatzen dabiltza. "Enpresak sindikatuarekin harremanetan jarri gabe jarraitzen du, inolako pausurik eman gabe negozioazio bideak zabaltzeko", gaineratu dute.
Bestalde, LAB sindikatutik azpimarratu dute, egoera honen "kaltetu nagusienak" erabiltzaileak direla, "trenbideetako mantenimendua arriskuan jartzen dabiltza eta".