CAF taldeko filial hau Euskotreneko EMUen, Gasteizko tranbiaren eta Metro Bilbaoko berme zerbitzu desberdinen mantentze lanez arduratzen da. Abadiñon, Lebario inguruan du enpresa. "CAF taldeko beste zentro batzuekiko arlo laboral, sozial, organizatibo eta ekonomikoan jasatzen ari diren diskriminazio egoera salatzea" dira grebaren helburuak LABek ohar batean zehaztu duenez.
"Egiten duten jardueraren garrantzi estrategikoa eta bere gain hartzen duten erantzukizun teknikoa izugarria izanda ere , enpresak berdintasun, lan baldintzen hobekuntza eta aitortza profesionalari lotutako oinarrizko aldarrikapenei uko egiten jarraitzen du", salatu du sindikatuak. Gainera, "mantentze tailerrei (kasu honetan Gasteiz, Lebario eta Sopela), lan baldintza askoz okerragoak ezartzen dizkie egoitza zentralak diren Zamudio eta Ibarra lan zentroekin alderatuta, justifikazio objektibo nahikorik gabe", gaineratu du.
Azkenik, enpresatik kontziliaziorako "neurri eraginkor bakar bat ere ez" aplikatu izana salatu du eta baita "hobekuntza sozial eta ekonomikoei buruzko benetako negoziazioa irekitzeari enpresak uko egin izana" ere.