Apirilaren 2ko kontzertuan, Nafarroa 1512, Ezpalak, Maruxak, Perlata, Etxepe, Anuk eta Elene, Pary&Tiza eta Skabidean taldeek joko dute. Halaber, Gasteizko Martxoaren 3ari buruzko berbaldia, Venezuelari buruzkoak, Txillareko sukaldaria liburuaren aurkezpena eta bitxigintza tailerra izango dituzte, besteak beste.
Barikuan, apirilak 3, Kiliki, Tapia eta Leturia, Fitoskins, Belako, Sedientos de Cumbia, Odei, Bassajaun Sound System, Bengo, Hofe eta Siwanaba B2B La Fulana igoko dira oholtzara. Berbaldien atalean, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen erronkak, inperialismo digitala, hamarkadetako gazte borrokaren esperientziak, euskal feminismoaren erronkak eta "Ezkerkeria: erradikalismo erretorikoaren noraeza", aztertuko dituzte, beste hainbaten artean.
Zapatuan, apirilak 4, honako hauek izango dira artista nagusiak: Pantxoa eta Peio, Gozategi, Sua, La Txama, Arene 6, BKTS, Streetwise, Xaukena Xauk, Kuku&Kene, Berakatz eta DJ Reimy. Hausnarketarako tartean, euskararen erronkak, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata, nazio askapenerako mugimendua, kultur aniztasuna eta olatu erreakzionarioak aztertuko dituzte. Horrez gainera, ekitaldi politikoa ere zapatuan egingo dute.
Sarrerak entradium.com atarian erosi daitezke. Egueneko eta barikuko sarrera 25,8 euro da egun bakoitzeko; zapatukoa 31 euro. Egun guztietako bonua gura duenak 67 euroan eskuratu dezake. Bestalde, furgoneten aparkalekurako sarrera ere salgai dago, 10,4 euroan.