1989tik indarrean dauden Arau Subsidiarioak berritzeko asmoz Abadiñoko Udala Hiri Antolamendurako Plan Orokorra lantzen dabil. Udaletik azaldu dutenez, dokumentu horren asmo nagusienetakoa "egun degradatuta edo erabilera egokirik gabe dauden eremuak berroneratzea da, etorkizuneko beharrei erantzuteko". Testuinguru horretan, lurzoru horien berrantolaketagaz dabiltza.
"Abadiñok, beste herri askok bezala, aurre egin behar dio etxebizitza eskuragarriaren urritasunak dakarren erronkari, bereziki gazteek eta familiek herrian bizitzen jarrai dezaten", esan dute udaletik.
Bestalde, prentsa ohar bidez jakinarizi dute Plan Orokor horrek eragina izango duela eremu horretako garajeen-jabeengan, eta inguruko eraikineko jabeekin egin duten bezala, bilerak egingo dituztela Zeuseko garaje-jabeekin. Hori horrela martxoaren 24an egingo dute bilera.
"Zubitarte-Jata inguruko gunea eraldatzeko ezinbestekoa da Zeus kokatuta dagoen lursailari beste erabilera bat ematea. Nahiz eta leku horretan zailagoa den konponbide orekatu bat aurkitzea. Baina konponbide hori zaila izateak ez du esan anhi ezinezkoa denik. Horregatik konpromisoa hartzen dugu ahal ditugun urrats guztiak emateko", gaineratu dute udaletik.