Abadiño Sokatira Taldeak indartsu hasi du Taiwanen lehiatzen dabilen Munduko Sokatira Txapelketa. Atzo domina bi irabazi zituen gizonen taldeak: zilarra 560 kilora artekoan, eta brontzea 600 kilora artekoan.
560 kilotan Italiako talde bat geratu zen txapeldun eta Ameriketako Estatu Batuetako talde bat hirugarren. 600 kilotan Herbeheretako eta Taiwaneko taldeak geratu ziren aurreneko bi tokietan.
Gaur goizean zehar 23 urtez azpiko emakumeen taldearen txanda izango da.

Abadiño Sokatira Taldea brontzezko dominarekin.

560 kilora arteko podiuma.

600 kilora arteko podiuma.