Ekitaldian herritar ugarik parte hartu du. Mitiño jantzita batzuk, kokil jantzita beste batzuk. Pertsonaia biak aurrez aurre ibili dira txalo eta txistu doinu artean dantzan, harik eta izaki mitologikoak lozorrotik esnatu dituzten arte. Betidanik existitutako pertsonaiari kondaira berri bat gehituta, herri inauteria birsortu dute udalerrian. Horixe gura dute, hain zuzen ere, antolatzaileek: hitzordua urteroko ohitura bihurtzea, errotzea, eta herritarrek bertan parte hartzea.
Gaurkoa herri inauteriaren lehenengo geltokia izan da. Dena dela, mitiñoek zeregin gehiago izango dute datozen egunetan. Martitzen arratsaldean mozorroen desfilea egingo dute, eta bukaeran su emango diote Kokomarroari. Ekitaldia Txanportan izango da.