Garikoitz Goikoetxea kazetariak eta Iñaki Iurrebaso soziologoak 'Esnatu ala hil' liburua kaleratu zuten iaz, euskararen egoera aztertzeko eta hartu beharreko bideez hausnartzeko. Goikoetxea Abadiñon izango da gaur berbaldia eskaintzen. Txanporta kultur etxean eskainiko du saioa, 18:30ean. Ekitaldia Isiotu kultur elkarteak antolatu du.