Trinketearen atzealdeko eremua abelburuen urteetako topaleku izan da azokan. Baina dermatosi nodularra dela eta, aurten, oso bestelako itxura hartu du Solozabal kaleak. Zaldiek hartu dute idien lekua, eta artzainak ardi txakurren erakustaldia egiten dabiltza erreka ondoko zelaian.