San Blas

[ARGAZKI GALERIA]: Sanblasetako feriak pil-pilean jarri ditu Abadiñoko kaleak

Maialen Zuazubiskar / Joseba Derteano 2026ko otsailaren 3a

Otsailak 3 ditu eta San Blas eguna da, egun handia Abadiñon. Tornosolo, Ferialekua eta Txanporta inguruak Euskal Herri osoko bisitariz betetzen hasi dira. Azokak eguerdian joko du goia, herri kirolen, bertsolarien eta ardi moztaileen saioekin.

SAN BLAS EGUNEKO EGITARAUA:

  • Goiz osoan, zaldiak moztu eta ferratzeko erakustaldia ganaduaren gunean.
  • 10:00 Txistularien kalejira Txanbolin taldeagaz.
  • 10:30-13:45 Gazta dastaketa komentatua azokan.
  • 11:00-12:15 Euskal artzain txakurren erakustaldia ganaduaren gunean.
  • 12:00 Bertsolariak Ferialeku plazan: Txaber Altube, Garikoitz Sarriugarte eta Bittor Altube.
  • 12:00 Herri kirolak probalekuan. Aizkolariak · Abadiñoko San Blas kopa: Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi "Txikia IV", Hodei Ezpeleta "Bihurri", Oihana Fernandez de Barrena, Uxue Ansorregi eta Irati Astondoa. Harri-jasotzailea: Izadi Agirre.
  • 12:30 Golden Shears Munduko Txapelketan parte hartuko duen Euskal Herriko Ardi Moztaile Selekzioaren aurkezpena
  • 17:00 Erromeria Ferialeku plazan. Muxutruk
  • 17:00 Kontzertua Elkartasun lonjan. Dj Bull
  • 18:00 Zaldi-probak
  • 19:30 - 22:00 DJ Txola Ta Potxola
  • 21:00 Kontzertua txosnagunean. Dj Reimy
  • 22:00 - 00:30 DJ Oto
  • 00:30 - 03:00 Alloxelets.mj
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!