Abadiñoko sokatira taldeak emaitza ederrak lortu ditu Euskal Herriko goma gainekoan

E.H. 2026ko urtarrilaren 25a

Gizonezkoen taldea Euskal Herriko azpitxapeldun gelditu da 640 kilora arteko pisuan; emakumeen taldea laugarren, 540 kilora artekoan.

Abadiñoko sokatira taldea ondo egindako lanaren aldarteaz itzuli da udalerrira. Sokatira taldeko neska-mutilak Lesakan izan ziren atzo, Euskal Herriko goma gaineko txapelketako finala jokatzen.

Bai emakumeek bai gizonezkoek maila bikaina erakutsi zuten. Emakumeen taldeak laugarren lekua eskuratu zuen 540 kilora arteko pisuan; gizonezkoak azpitxapeldun gelditu ziren, 640 kilora artekoan. Bai kategoria batean eta bestean, txapelak talde anfitrioiak irabazi zituen, Lesakako Beti Gaztek.

Honela gelditu ziren sailkapenak:

Emakumeetan:

  1. Beti Gazte (Lesaka, Nafarroa)
  2. Ibarra (Gipuzkoa)
  3. Txantrea (Iruñea, Nafarroa)
  4. Abadiño
  5. Badaiotz (Araba)

Gizonetan:

  1. Beti Gazte (Lesaka, Nafarroa)
  2. Abadiño
  3. Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi)
  4. Zuraide (Lapurdi)
  5. Txantrea (Iruñea, Nafarroa)
  6. Ibarra (Gipuzkoa)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!