Abadiño Sokatira Taldeko gizonek indartsu hasi dute Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketa. Zapatuan 680 kilora arteko pisuan lehiatu ziren Ezpeletan eta hirugarren tokian sailkatu ziren. Lesakako Betigazte geratu zen txapeldun eta Ezpeletako Ñapurrak bigarren. Emakumeen taldeak, berriz, laugarren tokian hasi du ligaxka 540 kilora arteko pisuan.
Datorren asteburuan 640 kilora arteko txapelketa lehiatuko da Abetxukon (Gasteiz).