Otsailaren 2an, San Blas bezperan, abadiñarrek hitzordua dute eguna luzatu dela eta sasoi honetan negua biguntzen hasten dela iragartzen duen Kandeleridxo kanta abesteko. Iaz berreskuratu zuten ohitura eta aurtengo ere dagoeneko jarrita dute hitzordua; otsailaren 2an, 19:00etan, Ferialekuan.
Aurrez baina entsegatzeko batuko dira abadiñarrak. Entsegua datorren eguenean, urtarrilak 29, izango da 18:30ean Txanporta Kultur Etxean. Antotzaileek herritar guztiei bertaratzeko deia egin diete, gazte, heldu eta zaharrei.