Kandeleridxo kanta abesteko ohitura berreskuratzeko martxan jarri dira aurten hainbat herritar. Ekimenaren bultzatzaileek azaldu dutenez, Kandelario Eguna, beste ohitura batzuk lez, Europan zehar zabalduta dago: Alemanian Lichtmess deitzen diote, esaterako, eta Frantzian La Chandeleur. Hala ere, ospakizunak antzeko ezaugarriak ditu leku guztietan: abestu, kantuaren bitartez eskean irten zein zarata egin lurra esna dedin.