Txapela Abadiñora ekartzeko indarra, Zelaietako eskolatik Casillara

Maialen Zuazubiskar 2025eko abenduaren 17a

Zapatuan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da, eta  abadiñar bi izango dira bertan: Txaber Altube eta Aitor Bizkarra, Zelaieta Herri Eskolako ikasle ohiak biak. Bertako ikasleek bi bertsolariei animo mezuak bidaltzeko pankartak egin dituzte. 

Pankarta horietan honako mezu hauek irakur daitezke: 

"Gure ikasle ohiak
bertsolari jator
finalean zorte on
Txaber eta Aitor"

eta

"Txapela zuena da
Aitor eta Txaber
Irabazle izango
zaretela laster"

Erlazionatuak

Zortzikotea finalerako prest

Aritz Maldonado / Deñe Izaga abe 10 Abadiño   Durango

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!