Abadiñoko Pilota Txapelketa Herrikoiaren aldi berri bat domeka honetan hasiko da. 20 bikote ibiliko dira lehian: Lehen Mailan, zortzi bikote, eta, Bigarren Mailan, 12 bikote.
Jardunaldiak domeketan, 17:00etan, jokatuko dira, Zelaietako pilotalekuan. Finalerdiak urtarrilaren 25ean izango dira eta finalak otsailaren 1ean.
Aurreko aldia Aspuru-Urrutia bikoteak irabazi zuen Lehen Mailan. Oraingoan ez dira elkarrekin arituko. Aspuruk Galarzarekin osatuko du bikotea eta Urrutiak Aranarekin.