Zelaietako frontoian giro ezin hobean antolatu zuten atzo Pilota Txapelketa Herrikoia.Aurreko kanporaketek ere jendetza batzu zuten, eta finala ere maila horretan egon zen. Ez zen gutxiagorako, Mikel Urrutia alkateak berak ere jokatu zuen. Eta finala irabazi ere bai. Horrela gelditu zen sailkapena: Lehenengo mailan Aspuruk eta Urrutiak irabazi zuten, Uriarte eta Amutxastegiren aurka. Bigarrenean Txirik eta Urkok, Soloko eta Okarantzaren aurka.