Amaraun Arte Fabrikan ostera sartu dira lapurretan

Aritz Maldonado 2025ko ira. 2a, 08:55

Mezu baten bidez Amaraun Arte Fabrikak "lapurreta gogorra" jasan duela salatu dute, eta kultur gunea "egoera ekonomiko oso larrian" utzi dutela nabarmendu dute. 

Amarauneko kideen arabera, bertako ekintzak gauzatzeko beharrezko materiala lapurtu diete, besteak beste, mikrofonoak, kableak edota bozgorailuak. Dena dela, urtea amaitu arteko ekintzei eutsiko dietela azaldu dute. "Eraso honek ez gaitu jokoz kanpo utziko eta urte bukaera arteko ekintzeko aurrera egingo dute. Orain inoiz baino gehiago, zuen babesa eta elkartasuna beharko ditugu gertatutakoari aurre egiteko", gehitu dute. Besteak beste, Niña Coyote eta Chico Tornado, Unidad Alavesa, Jurgi Ekiza edota Lionels taldeek joko dutela aurreratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!