Amaraun Arte Fabrikan lapurretan egin dute

Anboto 2025ko urt. 29a, 09:03

Amaraun Arte Fabrikako artxiboko irudia. (Facebook: Amaraun)

Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikako kideek sare sozialen bidez salatu dute lapurreta. 

Bariku gauean Amaraun Arte Fabrikan lapurretan sartu zirela salatu dute sare sozialen bidez. "Bariku gauean lapurrak sartu ziren Amaraunera. Izugarrizko kolpea izan da guretzat. Ilusio guztiarekin herriarentzat sortutako kultur espazioa da Amaraun eta ez dugu horrelakorik onartuko", azaldu dute. 

Horrez gain, gertatutakoak ez diela beraien "helburuetatik urrunduko eta indarbebrrituta" jarraituko dutela aitortu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!