Gerediagako foru zelaiaren inguruak jaizalez bete dira egunotan. Gaur, jaietako egun nagusia ospatzen dabiltza auzotarrak. Meza, aurreskua eta atzeskua amaituta, paellak kozinatzen hasi dira kuadrillak. Arratsaldeak aurrera egin ahala, Lorratz taldearen erromeria, umeentzako jolasak, afari herrikoia eta Andoni Ollokiegiren emanaldia izango dituzte.