ABUZTUAK 2, ZAPATUA
- 13:00 Donien Atxa jasotzea eta txapligu hotsez jaiei hasiera ematea.
- Ondoren bertan batu garen guztiontzat, luntxa. Plazaratutakoen artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat zozkatuko da.
- 19:00 Tortilla Txapelketa ondorengo sariekin:
50 euro, gazta, sartagina eta olio botila bat
40 euro eta olio botila bi
20 euro eta olio botila bi
Partaide guztien artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat zozkatuko da. Izena ematea, 18:00etatik aurrera egin ahalko da. Tortillak 20:00etan aurkeztu behar dira. - 21:00 Erromeria: Luhartz taldearekin.
- 22:30 Bertso saioa. Bertsolari gonbidatua, Juan Mari Areitio. Plaza txikietako bertsolari apala bezain handia. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio. Gai jartzailea: Maite Berriozabal
- Saioa amaitu ostean, erromeria Luhartz taldearekin.
ABUZTUAK 3, DOMEKA
- 12:30 Hamabi Harri taldeko ezpatadantzariak.
- 13:00 Herri kirolak erakustaldia. Izadi Agirre, Haritz Aranguren, Mikel Agirre.
Izadi Agirre, harrijasotzen bere marka pertsonala hobetzen ahaleginduko da. - Igel Txapelketa, ondoko sariekin:
30 euro, garaikurra eta gazta bat
15 euro eta olio botila
10 euro
Parte hartzeko euro bat jarriko da. - Lehen gilda lehiaketa ondoko sariekin:
40 euro, garaikurra eta olio botila
30 euro eta olio botila
20 euro eta olio botila
Partaide bakoitzak 10 gilda aurkeztu behar ditu nahitaez. Aurkeztutakoak txosnan dastauko dira. Aurkeztu diren guztien artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat, zozkatuko da. - Briska Txapelketa. Sariak:
120 euro, garaikurrak eta olio botila bi
80 euro, garaikurrak eta olio botila bi
50 euro, eta olio botila bi
30 euro, eta olio botila bi
Bikoteek 10 euro ordainduko dute parte hartzeko. - 20:30 Erromeria, Ansorregi eta Larrañagarekin
- 21:00 Erromeri afaria.
Entsalada, bertako produktu ekologikoekin, Eusko Labeldun oilasko izterrak, piperrak eta postrea. Edariak eta kafea. Afaltiarren artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuekin poltsa, zozkatuko da. - Afal-ostean Erromeriak jarraipena izango du gauerdira arte. Erromeria amaitzerakoan, txokolate goxoa banatuko da. Afaria 12 euro izango da eta aurrez txartela erosi beharko da 626 945 623 telefonora deituta.
ABUZTUAK 6, EGUAZTENA (Salbadore eguna)
- 12:00 Meza. Meza amaieran loreen bedeinkazioa egingo da. Lora bana hartu ahal izango dute mezara datozenek. Agertu nahi duten guztiekin, familia argazkia aterako da ermitan.
- Ondoren, Salbadore egunean ohi denez, aurreskua eta atzeskua dantzatuko dute.
- Ordu batak aldera. Jai batzordearen txosnan kangrejuak banatuko dira.
- Goizean zehar. Paella Txapelketa ondorengo sariekin:
75 euro eta Eusko Labeleko otzara
50 euro eta gazta bat
25 euro eta gazta bat
Parte-hartzaileen artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa zozkatuko da. - Goizean zehar. Lander eta Jon Ander trikitilariak, plaza alaitzen.
- 17:00 Mus Txapelketa ondorengo sariekin:
150 euro txapelak eta olio botila bi
100 euro garaikurra eta olio botila bi
50 euro eta olio botila bi
40 euro etaa olio botila bi - 18:00 Umeen jolasak
- 19:00 Euskal erromeria: Lorratz taldearekin.
- 21:00 Kantu afaria. Eusko Labeldun hanburgesa, entsalada, postrea eta kafea. Afaria 10 euro izango da, aurrez txartela erosita. Afaltiarren artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa zozkatuko da. Txartela erosteko dei 626 945 623 telefonora.
- 22:00 Andoni Ollokiegi, kontzertuan.
- 24:00 Jaien aldeko errifaren zozketa eta jaiei amaiera emateko txokolate beroa.