[ARGAZKI GALERIA]: Mendiolako auzotarrek jaiak hasi dituzte

Ekaitz Herrera 2025ko uzt. 9a, 21:10

Donien Atxa igota hasi dituzte jaiak. Iluntze aldera, bertso-afaria izan dute Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga lagun. Urtero-urteroko ohiturari eutsita, berakatz-zopa afaldu dute.

Auzotarrak arratsaldeko 19:00etan abiatu dira Donien Atxaren bila. Aurten, pinua barik eukaliptoa bota dute, eta hura ipini dute zutik frontoiaren ondoko orubean. Jaiek bihar eta asteburuan izango dute segida. Bihar, uztailak 10, San Kristobal eguna ospatuko dute. Meza izango dute lehenik, eta dantzarien emanaldia gero. Asteburuan, ekitaldirik jendetsuenak izango dituzte zain. Rock kontzertuak barikuan, eta Luhartzen erromeria zapatuan. Halaber, tortilla txapelketak ez du hutsik egingo zapatuan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!