Ez ohiko itxura izan du gaur goizean Urkiola inguruak, kamioi eta furgonetaz beteta egon da santutegi ingurua. Horren arrazoia, Prime Videorentzat grabatzen dabiltzan 'Kill Jackie' telesaila da. Grabaketak aterpetxearen osteko pagadian egingo dituzte.
Urkiolan egingo dutena ez da Euskal Herrian egin duten grabaketa bakarra. Orain arte, Bilbon, Galean eta Algortako Portu Zaharrean izan dira.