Gaur arratsaldean kamioiak Mañariko sarreran dagoen aparkalekura heltzen hasi direnean, herritarren artean zalantzak sortu dira. Ez dira ohiko harrobietako kamioiak, baina. Zinema ekoizpenetan jarduten duten ibilgailu handiak dira. Herriaren sarrerako harrobiko aparkalekuan daude. ANBOTOk jakin ahal izan duenez, Urkiolan grabazioa egingo dute.
Prime Videoko telesaileko kideak asteak daramatzate Bizkaian grabatzen. Orain arte, Bilbon, Galean eta Algortako Portu Zaharrean izan dira. Posible da Urkiola beraien hurrengo geltokia izatea? Eta hurrengo galdera: Catherin Zeta-Jones aktore ezagunak grabazio hauetan parte hartuko du?