San Prudentzio jaiak

[ARGAZKI GALERIA]: Traña-Matienako herri bazkaria, iruditan

Anboto 2025eko maiatzaren 3a

Traña-Matienako auzotarrak jaietako lehenengo asteburua ospatzen dabiltza. Kuadrillak frontoian batu dira, paella jana egiteko. 

200 bazkaltiar batu dira. Okeladun eta itsaskidun paella eta barazki-paella izan dituzte aukeran. Behin sabela bapo beteta, plazara irten dute kuadrillen arteko olinpiadak jokatzera. Iluntze aldera, mozorroen desfilea egingo dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!