[EGITARAUA] Traña-Matienako jaien egitaraua. Denboraldiko lehenengo jaiak badatoz

Anboto 2025ko api. 10a, 21:45

Apirilaren 27tik maiatzaren 11ra arte ospatuko dituzte aurten San Prudentzio jaiak, Traña-Matienan. Hona hemen egitaraua. Aurten, inoizko jairik luzeenak izan daitezke, Donien Atxa domekaz jasota.

Maiatzak 9

  • 16:45 Txiki merienda, merkatu plazan. Txartelak salgai Errota Kultur Etxean apirilaren 28tik aurrera; gehienez, 5 txartel pertsonako. Txartela: 1 €.
  • 17:00 Txintxon txapelketa adinekoen elkartean. Udalaren Gizarte Ongizate Arloak antolatuta
  • 17:15 Disko-dantza merkatu plazan.
  • 18:30 San Prudentzio esku pilota txapelketako finalak. Axtxiki Pilota Klubak antolatuta
  • 20:00 Bertso saioa Errota Kultur Etxean. Bertsolariak: Txaber Altube, Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Ane Labaka. Gai jartzailea: Igor Galarza. Gonbiteak eskuragarri Errota Kultur Etxean apirilaren 28tik aurrera (gehienez, 4 sarrera pertsonako).
  • 22:00 80ko hamarkadako gaua
    (DJ Iver) Traña plazan.

Maiatzak 10

  • 11:00 Trikitilariak merkatu plazan.
  • 11:30 Paella txapelketarako izen ematea, merkatu plazan.
  • 12.30 Iluntze dantza taldearen kalejira eta ekitaldia Traña plazan.
  • 14:30 Txupinazoa eta Gazte Eguneko bazkaria Traña plazan. Ondoren, Gazte Eguneko jolasak. Euria bada, frontoian. Traña-Matienako Gazte Asanbladak antolatuta.
  • 16:00 Ugasixo txapelketa merkatu plazan.
  • 17:30 Tortilla txapelketarako izen ematea merkatu plazan.
  • 18:30 Kalejira Sakatu taldeagaz, Traña-Matienako Gazte Asanbladak antolatuta.
  • 22:00 Kontzertua Traña plazan:
    Katu
    Tatta & Denso
    Xaukena Xauk
  • 23:00 Jaialdia Trañabarren etorbidean:
    Orkestra Jaguar

Maiatzak 11

  • 10:00 Txanbolin taldeko txistularien kalejira.
  • 12:45 Jaizale txistulari elkartearen kontzertua elizan.
  • 14:00 Nagusien bazkaria frontoian, Udalaren Gizarte Ongizate Arloak antolatuta. Ondoren, Dantza Alai taldearen ekitaldia.
  • 20:00 Donien Atxa botatzea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!