San Prudentzio jaiak

Mozorroak eta jai giroa, asteburuko protagonista

Anboto 2025ko mai. 2a, 10:09

Traña-Matienan jai giroa da nagusi apirilaren 27tik hona. Eta asteburuan ere, giro aparta egotea aurreikusten da auzoan.

Gaur arratsaldean, San Prudentzio esku pilota txapelketa, xake txapelketa eta partxis txapelketa jokatuko dira. Ondoren, 22:00etan, kontzertuak egongo dira Traña plazan: etxeko Korroxion eta Lionels, eta Andaluziako Reincidentes. 

Mozorro Eguna
Zapatua jaietako egun handietariko bat izango da, abadiñarrek kaleak mozorrotuta hartzen dituzten eguna. Urtero legez, herritarrak mozorro irudimentsuak soinean ibiliko dira kalejiran. Aurten, Goxo fanfarreak girotuko du eguna. Aurretik, 14:30ean, herri bazkaria eta kuadrillen arteko jolasak egongo dira. 22:15ean Deabruak gara kale ikuskizun piroteknikoa egongo da Traña plazan. Ondoren, Berriztu eta Maiatz erromeria taldeak.  

Asteburua borobiltzeko, domekan, umeentzako jolasak, perretxiko dastatzea, mus txapelketa eta moda desfilea egongo dira, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!