San Prudentzio jaiak

Abadiñoko emakumeek egindako artilezko banderatxoekin apaindu dute zaharren egoitzako taberna

Anboto 2025ko api. 30a, 11:08

Abadiñoko Kakorratz taldeko kideek helburu jakin bat izan dute azken hilabeteotan, jaietarako artilezko banderatxoak egitea, herria atontzeko.  Guztira, 170 banderatxo egin dituzte.

ANBOTO beraiekin izan zen apiril hasieran, eta euren nahia banderatxoak zaharren egoitzako tabernan jartzea zela aitortu zuten, hala ere, erabakia udalarena zela adierazi zuten. Jaiak hasita dauden honetan, emakumeen nahia bete da eta zaharren egoitzako taberna artilezko banderatxoekin apaindu dute. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!