Abadiño Sokatira Taldeko gizonek zilarrezko domina irabazi zuten 560 kilora arteko pisuan. Aurtengo denboraldian irabazten duten lehen domina da hainbat bider laugarren geratu ostean. Pisu honetan Ñapurrak taldea geratu zen txapeldun. Emakumeen taldea, berriz, bosgarren tokian sailkatu zen 500 kilora artekoan.
Atzokoa ez da Abadiñon izango den final bakarra. Martxoaren 29an, 17:00etan, 23 urtez azpiko finalak jokatuko dira Zelaietako probalekuan.
Argazkiak: Potronko