#0km

[BIDEOA]: Sanblasak, baserritarren eta giro onaren topaleku

Ekaitz Herrera / Joseba Derteano 2025ko ots. 3a, 14:58

Otsailak 3 ditu eta abadiñarrak udalerriko egun handia ospatzen dabiltza. Goizeko lehenengo ordutik Euskal Herriko milaka herritar gerturatu dira Zelaietako kaleetara. Giro sanoa lagun, denerik topatu dugu: Eibartik sanblasetara oinez etorritako kuadrilla, talozaleak, eskualdeko eta eskualdetik kanpoko baserritarrak eta sekula hutsik egiten ez duten bisitariak.

Urtero legez, instituzio publikoek azokako posturik onenak saritu dituzte. Soraluzeko Arizaga baserriko kideek fruta eta barazki posturik onenaren saria irabazi dute (Gipuzkoa). Hazparneko Irigoina gaztandegiak posturik apainduenaren saria irabazi du (Lapurdi).

Irigoina gaztandegiko kideek (Hazparne, Lapurdi) irabazi dute posturik apainduenaren saria. Irudian, gaztandegiko kideak Abadiñoko alkate Mikel Urrutia eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakari Ana Otaduigaz.

 

Areizaga baserriko Ezozi Etxeberria (Soraluze, Gipuzkoa), Abadiñoko alkateorde Edurne Maguregi eta Arantza Atutxa Ingurune naturaleko eta nekazaritza sustatatzeko foru diputatua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!