Ekitaldia 19:30ak puntuan hasi zen, aretoa bete-beteta. Begi-bistakoa zen herritarrek duela 50 urteko San Blas eguneko feria zelakoa izan zen ikusteko grina zeukatela. Gerediagako kideek aurkezpen labur bat egin eta gero, luze barik ailegatu ziren irudiak: autoen joan-etorri etengabea Zelaietan zehar, baserriko tresneria saltzeko postuak Ferialekuan, garai bateko auto-txokeen presentzia, idi-probetako apustuak Probalekuan,... baita Espainiako bandera ugari ere udaletxe zaharreko balkoian (egungo Txanporta kultur etxean). Irudiak herritarren begien aurretik igaro ahala, askok ezin izan zioten bateko zein besteko iruzkinak egiteari utzi. Orain, Gerediagak Garaia plataforman jarri du bideoa, Durangalde osoko beste hainbat ikus-entzunezkorekin eta ondare-dokumentaziorekin batera.
Bideoa honako lotura honetan ikus daiteke: LOTURA