[BIDEOA]: Abadiñoko Alfredo Baeschlin kaleko etxe bat botatzen hasi dira

Anboto 2024ko aza. 6a, 17:23

Urte luzez Zelaietako estankoa zegoen eraikina botatzen hasi dira gaur. Etxea denbora luzean egoera txarrean egon da.

Zelaieta auzoko Alfredo Baeschlin kaleko etxe bat eraisten hasi dira gaur goizean. Azken hilabeteotan etxea hutsik egon den arren, denbora luzez okupatuta egon da. 2021ean esaterako berau polemika iturri izan zen; Desokupa enpresa etxe okupatua desalojatzera joan zen eta tentsio uneak izan ziren desalojoa gauzatzera joandako enpresako kideen eta bertara gerturatu ziren hainbat herritarren artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!