Kepa Arroitajauregiren oroimenezko txapelketa amaitu berri denean, beste bat hastera doa Abadiñoko Tornosolo trinketean. Kasu honetan Euskadiko binakako elite txapelketa hartuko du, Euskadiko federazioak eta Mankomunitateak antolatuta.
Bost astetan zehar jokatuko den txapelketa honetan Euskal Herriko federatu mailako 12 pilotari onenek hartuko dute parte. Eskualdeko pilotari bi daude tartean: Ibai Arroitajauregi iurretarra eta Gorka Otaduy berriztarra. Arroitajauregik Luquin-ekin osatu du bikotea eta Otaduyk Santamariarekin.
Txapelketa hiru bikoteko bi taldetan jokatuko da, liga formatuan. Talde bakoitzeko lehenengo bi bikoteak finalerdietara sailkatuko dira.
Lehen jardunaldia gaur jokatuko da. Ligako gainerako jardunaldiak —urriak 31 eta azaroak 8-15— barikuetan, 19:00etan, jokatuko da. Finalerdiak eta finala azaroaren 22an 29an dira, hurrenez hurren.
LEHEN FASEKO JARDUNALDIAK
URRIAK 31, 19:00
- Taberna-Eraña / Arroitajauregi-Luquin
- Manterola-Ugarte / Larrañaga-Chiapusso
AZAROAK 8, 19:00
- Arroitajauregi-Luquin / Santamaria-Otaduy
- Larrañaga-Chiapusso / Aurrekoetxea-Uribe
AZAROAK 15, 19:00
- Santamaria-Otaduy / Taberna-Eraña
- Aurrekoetxea-Uribe / Manterola-Ugarte