Buruz-burukoan, Iker Eskamez abadiñarrak ezin izan zuen finala jokatu belauneko lesio batengaitik. Bere ordez finalerdietan geratu zen Sergio Sanzek jokatu zuen Arai Murilloren kontra. Biak urduri aritu ziren eta ez zuten euren onena eman, baina Murillok sufritzen jakin zuen eta berarentzat izan zen garaipena: 40-24.
Binaka, Sagarazazu-Housset bikotea faborito zen eta ez zuen hutsik egin. 30-20. Hala ere, Larraldek eta Asurmendik oso itxura ona eman zuten, batez ere partidu erdira arte. Orduan, Ander Asurmendi atzelariak fisikoki beherantz egin zuen eta hori aprobetxatu zuten gorriek martxa bat gehiago sartu eta txapela irabazteko.
Aurtengoa txapelketa antolatzen duten bosgarren aldia izan da.