Kepa Arroitajauregiren oroimenezko trinket txapelketako lehen jardunaldia gazi-gozoa izan zen eskualdeko ordezkarientzat. Binaka eta paleta goman, Mikel Garcia txapelketatik kanpora geratu zen joan zen barikuan. Paula Gorostiaga eta biek 27-30 galdu zuten Jon Aboitiz eta Sylbie Halsouet-en aurka. Beraz, Garcia mallabitarrak ezingo du iaz irabazitako txapela berritu.
Esku pilotan eta buruz buruz, Iker Eskamezek 40-23 menderatu zuen Larrazabal. Beraz, abadiñarra finalerdietarako sailkatu zen.
Barikuan, 18:00etan, bigarren final-laurdenak jokatuko dira. Buruz buru, Ibai Arroitajauregi iurretarrak Arai Murillo izango du aurkari. Binakako partidu batean, Durangon bizi den Iñigo Arrieta gasteiztarra eta Ane Ibañez finalerdietara sailkatzen saiatuko dira.
Jardunaldi guztien informazioa LOTURA HONETAN