Abadiñoko EAJk Errogatibako erabakia "manipulatzea" egotzi dio gobernu taldeari

Anboto 2024ko ira. 5a, 14:12

(Argazkia- Facebook: Abadiñoko Udala)

Errogatibaren inguruko ika-mikari eztabaida berri bat batu zaio gaur. Abadiñoko EAJk gai "manipulatzea" egotzi dio gobernu taldeari.

Jeltzaleen esanetan, orain arte, anderuen lanak Errogatiba eguneko lanak kontzeptupean ordaindu izan dira: "ez da soilik boluntariotza kontua, tradizioarekin konpromisoa da: ermita garbitzea, loreak erostea, txopoa jartzea, teilatua konpontzea... Guztiak komunitatean egindakoak". "Garbi adierazi nahi dugu ez gaudela ados gure nagusien tradizioei eraso egiten dieten ekimenekin", gaineratu dute EAJko kideek. 

Bestalde, EAJk erantzun egin dio gobernu taldeak ordainsaria kentzeko erabakia aurreko legegintzaldian proposatu zela dioen baieztapenari. Defendatu dutenez, batzorde informatiboek "ez dute indar legalik osoko bilkura edo alkatearen eskumenen barruko onarpenik" gabe. "Bitxia da, gaur egungo erabakiak justifikatzeko iraganeko batzorde bat aipatzea inolako erantzukizunik hartu gabe", kritikatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!