'Etiketa Berdea' egitasmoa aurkeztuko dute gaur Abadiñon

Anboto 2024ko mar. 4a, 09:31

Egitasmoa Txanporta Kultur Etxean aurkeztuko dute 18:00etan.

Durangaldeko Berbalagun programak eta Abadiñoko Alluitz Mendi Taldeak Etiketa Berdea egitasmoa aurkeztuko dute gaur jendaurrean. Etiketa Berdea mendi lasterketak antolatzeaz arduratzen diren kide batzuek eta lasterketetan parte hartzen duten korrikalariek sortu zuten joan zen urte amaieran. Lasterketek harturiko "norabidea eta masifikazioa" dela eta ekin zioten egitasmoari, hain zuzen ere, "elkarbizitzan, berdintasunean eta jasangarritasunean" oinarritutako lasterketak sustatzeko.

Berbaldian Aitor Uriartek, Aritz Azkorbebeitiak eta Gotzon Idirinek parte hartuko dute. Egitasmoaren bultzatzaileek argitu dutenez, informazioa ematez gainera, "naturguneekiko jarreraz eta lasterketen jasangarritasunaz" hausnartuko dute. Berbalagunak eta herritarrak gonbidatzeaz gainera, Durangaldeko mendi talde guztiei egin diete tertulian parte hartzeko deia. Aurkezpen ekitaldia 18:00etan egingo dute Txanporta Kultur Etxean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!