Gerra Zibileko hiru lehergailu neutralizatu dituzte Saibigainen

Anboto 2024ko ots. 18a, 10:14

Desaktibatutako armak esku-granada bi eta obus bat dira.

Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek hiru lehergailu topatu zituen atzo, Saibigainen, miaketa bat egiten zebiltzala. Obus bat eta eskuko granada bi. Itxura guztien arabera, Gerra Zibilekoak. Ertzaintzak 15:00etan jaso zuen aurkikuntzaren abisua, eta Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko agenteak Saibigainera joan ziren lehergailuak indargabetzera. Han bertan eztandarazi zituzten, modu kontrolatuan. Obusa 75 milimetroko artilleria jaurtigaia zen. Eskuko granadak berriz, 31 modelokoak edo poloniarrak. 

Frankistek Bilbo hartu aurreko egunetan borroka inportanteak egon ziren Saibigainen, Eusko Gudarostearen eta tropa frankisten artean. Ez da Abadiñoko eta Mañaria arteko mendi inguru horietan Gerra Zibileko arrastoak agertzen diren lehenengo aldia. Urrutira joan barik, hil honen hasieran bertan, gudulari baten arrastoak topatu zituzten tontorretik gertu

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!