Abadiñoko Udalak harrera herrikoia egingo dio bihar Abadiño Sokatira Taldeari

Anboto 2024ko ots. 14a, 09:41

Bihar, eguena, 19:00etan egingo diote harrera sokatira taldekoei, probalekuan. Abadiño Sokatira Taldeko tiralariek hiru domina lortu dituzte munduko txapelketan. 

Abadiñoko Udalak omenaldia egingo die egun honetan, otsailak 15, Abadiño Sokatira Taldekoei. 19:00etan izango da, Probalekuan. Eta udaletik herritarrei bertaratzeko deia egin diete. 

"Taldeak ohituta gauzka dominetara, baina arrakasta hori lan luze, iraunkor, diziplinatu, ilusionagarri eta profesionlaren emaitza da. Arrakasta handia da taldearentzat eta Abadiñorentzat, sokatiran mundu mailan erreferentea den gure herri txikiarentzat, harro egoteko motiboa", azpimarratu du Mikel Urrutia Abadiñoko alkateak. 

Bestalde, Rafa Bilbao kirol zinegotizak harrobia zaindu behar dela azpimarratu du. "Badugu harrobia, eta hori zaindu eta baloratu egin behar dugu. Abadiñon tradizioa duen kirola da, eta babestu eta euren lanarekin jarrai dezaten apustu egin behar dugu", gaineratu du Bilbaok. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!